MENDI-IRTEERAK

Irakaslea: Patri Espinar Labian

Urriak 3, 31 eta Abenduak 12 (larunbatak)

Ordua: 09:00-14:00

Ele bietan

Emakumeentzako mendi-irteerak gidatuak, natur-eremuetan eta mendietan ibilbide gidatuetaz gozatzeko aukera izango dugu mendi-gidari baten laguntzarekin, beste emakume batzuekin batera, naturaz gozatzeko aukera paregabea.

IRTEERAK:

– Urriak 3: Pagoetara irteera, Olartetara igoera. 9:00etan Aiako parkinean (eskola eta frontoi ondoko parkingean). Amaiera 14:00etan toki berean. 

– Urriak 31: Aiako harriak zirkularra. 9:00etan Elurretxeko parkingean, Oiartzun, Aiako Harria Parke Naturala. 

– Abenduak 12: Adarra eta Onddi inguruetan buelta zirkularra. Adarrara igoera eta Muniskora (Onddi ondoko estazio megalitikoa) bisita. 9:00etan Besabiko taberna ondoko parkinean (Urnieta). 

MATERIALA:

– Materiala: mendiko botak edo bestela zapatilak, praka luzeak, 3 arropa-kapa goitik, motxila, ura eta mokaduren bat hamaiketakorako. Euria egingo balu, zira edo goretexa. 

* Baldintza: 4-5 orduz mendian ibiltzeko gai izatea. 

Data

2026 Urr 03 - 2026 Abe 12

Ordua

9:00 - 14:00
    Scroll to Top