BIODANTZA IKASTAROA
Irakaslea: Eider Zuriarrain Bergara
Urriaren 6tik urtarrilaren 26ra (astearteak)
Ordua: 17:30-19:00
Lekua: Emakumeon Etxea
“Biodantza” musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Musika eta mugimenduari esker, bakoitzak bere pentsamenduen, sentimenduen eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Hasteko norbere burua ondo zainduta, ondoren ingurukoekin harremanak izateko. Besteekiko enpatia garatzen da, eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira.
Autoestimua hobetzen da, eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntzen du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar.

