MENDI-IRTEERAK
Irakaslea: Patri Espinar Labian
Urriak 3, 31 eta Abenduak 12 (larunbatak)
Ordua: 09:00-14:00
Ele bietan
Emakumeentzako mendi-irteerak gidatuak, natur-eremuetan eta mendietan ibilbide gidatuetaz gozatzeko aukera izango dugu mendi-gidari baten laguntzarekin, beste emakume batzuekin batera, naturaz gozatzeko aukera paregabea.
IRTEERAK:
– Urriak 3: Pagoetara irteera, Olartetara igoera. 9:00etan Aiako parkinean (eskola eta frontoi ondoko parkingean). Amaiera 14:00etan toki berean.Â
– Urriak 31: Aiako harriak zirkularra. 9:00etan Elurretxeko parkingean, Oiartzun, Aiako Harria Parke Naturala.Â
– Abenduak 12: Adarra eta Onddi inguruetan buelta zirkularra. Adarrara igoera eta Muniskora (Onddi ondoko estazio megalitikoa) bisita. 9:00etan Besabiko taberna ondoko parkinean (Urnieta).Â
MATERIALA:
– Materiala: mendiko botak edo bestela zapatilak, praka luzeak, 3 arropa-kapa goitik, motxila, ura eta mokaduren bat hamaiketakorako. Euria egingo balu, zira edo goretexa.Â
* Baldintza: 4-5 orduz mendian ibiltzeko gai izatea.Â

