Zer aurkituko duzu
emakumeon etxean?
Etxearen funtzionamenduan honako hiru elementu hauek topatuko ditugu:

Kontzientzia feminista sustatzeko jarduerak

Jabetze eskola
Bai pertsonalki eta bai kolektiboki hausnarketarako, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, gure buruaren jabe izateko espazioa izan nahi du. Jabetze-eskolan tailerrak, ikastaroak edota jabekuntza taldeak aurkituko dituzu.

Kultur-ekitaldiak
Zineforumak, liburu- aurkezpenak, antzerkiak, mahai- inguruak... antolatzen dira urtean zehar. Programazioan topa ditzakezu dagokion denboraldikoen zehaztasunak.
Erabilera anitzeko espazioak

Goxo egoteko gunea
Kafetxo bat hartzeko eta elkar topatzeko gune irekia dugu. Hurbildu zaitez! Aukera ederra izan daiteke beste emakume batzuk ezagutu, eta kafe baten bueltan elkarren berri izateko.

Liburutegi feminista eta irakurketa feminista taldea
Eduki feministez osatutako liburutegia ere badugu. Emakumeek sortutako liburuak dira. Etxean bertan irakurtzeko aukera izango duzu, eta etxekideek aukera dute etxera 15 egunez maileguan eramateko
Zerbitzuak

Emakumeentzako harrera eta arreta
· Etxean eskaintzen diren ikastaro, jarduera, zerbitzu eta baliabideen informazioa eskuratzeko zerbitzua. · Usurbilgo Udalak eskaintzen dituen emakumeentzako baliabideen berri eman eta behar denean dagokion zerbitzura bideratzen da bertatik.
Astelehenetik ostiralera:
10:00etatik 13:00etara
Astearte eta ostegunetan:
17:00etatik 20:00etara.

Aniztasun saila, harrera zerbitzua
Aniztasun teknikariak harrera egiten dio eskatzen duen herritarrari, batez ere, bizilagun berriei herrian bizitzeko oinarrizko informazioa emateko: baliabideak, zerbitzuak, osasun arreta, formakuntza, atzerritartasun arloko legedia, eskubideak, betebeharrak eta abar...
Ostegunetan:
11:00etatik 13:00etara
Hitzordua hartzeko:
Udaletxean.

Aholkularitza juridiko eta psikosoziala
Aholku eta orientabide juridikoa eskaintzen dira ikuspegi feministatik. Emakume orori zuzendutako zerbitzua da, eta, gutxienez, ordubeteko aholkularitza legala jasotzeko aukera izango du. Zerbitzu honen bidez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzeko aukera dugu: banaketa/dibortzio- prozesuak, indarkeria matxista kasuak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, diskriminazio egoeren aurreko aukerak, eta bestelako kontsultak.

Aholkularitza psikologikoa
Zerbitzuaren xedea pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua.
- Otsailak 10 eta 24
- Martxoak 10 eta 31
- Apirilak 28
- Maiatzak 12 eta 26
- Ekainak 9 eta 23
- Uztailak 7