Infinitudramaren eskutik “Promesa berdina egin diegu lagun guztiei” emanaldia

Asteburu honetan “Promesa berdina egin diegu lagun guztiei” emanaldia izan dugu gurean, Infinitudrama konpainiaren eskutik.

Emanaldiak performanzea eta umorea nahastuz, bi lagunek laguntasunaren inguruko ospakizun kritikoa taularatu zuten, publikoa eskutik hartuta. Batetik, adiskidetasun erromantikoa eta lagun taldeen apologia egin zituzten eta bestetik, lagunen artean dauden kontraesanak, galderak eta galerak erakutsi zituzten.

Bertaratutakoei asko gustatu zitzaien emanaldia.

Scroll to Top