Gure filosofia

Parte-hartze prozesuan zehaztu ziren Usurbilgo Emakumeon Etxearen izaera eta filosofia

Zentzu honetan, ahalik eta emakume gehien eta anitzenak erakarri nahi ditu Etxeak, Usurbilgo emakumeen sarea eratu/josi nahiko luke.

Multikulturala eta inklusiboa

Kultura, jatorri eta pentsatzeko era ezberdinak ongi-etorriak izango diren gunea da.

Herritarra

Herrian txertatua dago, eta beste elkarte eta eragileekin elkarlanean aritzeko bokazioa dugu.

Euskalduna

Era inklusiboan ulertuta, baina euskaraz funtzionatuko duen espazioa.

Arnasgunea

Aske, eroso, lasai, babestuak eta ulertuak sentitzeko gunea.

Lagunartekoa

Konfiantzazko, errespetuzko, elkarlaneko eta lagunarteko harremanetan oinarritua.

Belaunaldi-artekoa

Belaunaldi ezberdinen arteko gunea da.

Irekia

Kudeaketa irekia du, pertsona ororentzat irekia dago eta beste proiektu eta eragileentzat irekia dago.

Scroll to Top