Funtzionamendua
Usurbilgo Emakumeon Etxea udal ekipamendu bat da. Parekidetasun Sailak kudeatzen badu ere, ikuspegi komunitarioa du oinarrian
eta etxeko emakumeekin etengabeko elkarlana sustatzen du.
Etxearen funtzionamenduan honako hiru elementu hauek topatuko ditugu:
1
Talde Sustatzailea, Usurbilgo Emakumeon Etxearen bizitzaren eta ekimenen diseinuan lan egiten duten Usurbilgo emakumeek osatzen
dute. Talde Sustatzailea txandakakoa da eta urtean hiruzpalau bilera egingo ditu. Beraz, kudeaketa publikoa bada ere, herriko emakumeekin etengabeko koordinazioa bilatzen duen funtzionamenduan oinarritzen da.
2
Etxekide figura dugu,
Usurbilgo Emakumeon Etxeko ekimen, saio eta ikastaroetan parte hartzen duten emakumeak. Urtean behin egingo den asanblada irekian parte hartzen dute.
3
Parekidetasun Saila.
Parekidetasun Sailaren xede nagusia emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea da. Emakumeon Etxean kokatuta dago orain, eta herritar orok du bertara jotzeko aukera.