OINARRIZKO ELEKTRIZITATE IKASTAROA
Irakaslea: Zubietako Lanbide Eskolako emakumeak
Azaroak 2-4-16-18-30 (astelehen eta asteazkenak)
Ordua: 17:00-20:00
Lekua: Zubietako Lanbide Eskola
Ikastaro honetan, etxebizitzetako instalazio elektrikoen oinarrizko ezagutzak eta segurtasun-neurriak landuko dira. Parte-hartzaileek koadro elektrikoaren funtzionamendua ezagutuko dute eta entxufeak, etengailuak, konmutatuak eta argi-puntuak instalatzen ikasiko dute, baita ohiko akats eta matxuren oinarrizko diagnostikoa egiten ere.Â
Prestakuntza honek emakumeen autonomia pertsonala sustatuko du, etxebizitzako mantentze-lanetan mendekotasuna murriztuz eta tradizionalki maskulinizatutako arlo teknikoetara hurbiltzeko aukera eskainita, horrela, gaitasun tekniko berriak eskuratzeko.

