“Cuidado Resbala” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia
Dinamizatzailea: Emagin Elkartea
Gizartean, jarduera ordainduak lehenesten dira, prestigioa ematen dutenak eta diru-balioan neurtzen direnak. Hala ere, zeregin ikusezin asko daude, guztion bizitzari eusteko ezinbestekoak direnak. Dokumental honek gizartearen eta, bereziki, mugimendu feministen kezketako bat jorratzen du: zaintza lan ikusezinak.