Biodantza
Formatzailea: Eider Zuriarrain
“Biodantza” musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Modu honetan, bakoitzak bere pentsamendu, sentimendu eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Tratu onak ematen dira norberarentzak, besteentzat eta inguruan ere. Besteekiko enpatia garatzen da eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira.
Autoestimua hobetzen da eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntze du.
Adin guztietako emakumeei zuzendua dago eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar.