TWERK (BOOTY DANCE) IKASTAROA
TWERK (BOOTY DANCE)
Irakaslea: Ikerne Mendieta Uskola
Urriaren 25, azaroaren 22, abenduaren 6 eta urtarrilare 24an (igandeak)
Ordua: 10:30-14:30
Ele bietan
Lekua: Oiardo Kiroldegia
Mendeetan zehar emakumeen gorputzak, uteroak eta aldakak atrofiatu dituen gizarte gaixo batek sortutako gaitzak pairatzen ditugu oraindik. Gorputzetik osotasunez eta zintzotasunez jarduteko behar horretatik sortzen da mugitzeko proposamen hau. Gorputz zapalduen, estigmatizatuen, epaituen, zaurituen, gutxietsien, ezezagunen, eta berezko gaitasunetik eta indarretik deskonektatuen sendabide eta askapen gisa, hain zuzen ere. Utero eta aldaken mugimendu naturala, sentsualitatea eta norbere gorputzarekin jolastuz gozatzeko gaitasuna berreskuratzeko. Mugimendua osasun eta plazer iturri bizitzeko.

