Etxeko konponketak
Formatzailea: Izaskun Gurrutxaga Etxeberria
Etxean ohiko ditugun lanetaz gain, tarteka sortzen zaizkigu beste zenbait behar. Lanpara
hondatu zaigu edo entxufe batek ez du funtzionatzen. Iturriak ura galtzen du eta komuneko
bonbak ez du ondo ixten. Apal bat jarri nahi dugu edo lekuz aldatu nahi dugu. Gela batek
pintura esku bat behar du edo egindako zenbait konponketen ondoren txukundu nahi dugu.
Ikastaro honen helburua da, sor daitezken behar horiei aurre egin eta etxean konponketa
txikiak egiteko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
Helburua tresnak ezagutu eta erabiltzen ikastea da, beldurrra galdu eta konfidantza hartuz.

